partekatu
Beasaingo osoko bilkurak PSE-EEren proposamena onartu du udalerriko eraikinen eta etxebizitzen energia-hobekuntza diruz laguntzeko
Udal Talde Sozialistak ekimen hau bultzatu du “ingurumena babesteko eta herritarren ongizatea hobetzeko, etorkizuneko energia-erronken aurrean”
Beasaingo PSE-EE pozik agertu da Beasainen eraikinen eta etxebizitzen energia-hobekuntzako jarduketetarako laguntzak emateko oinarriak osoko bilkuran onartu ostean.
“Beasaingo PSE-EEtik bultzatu dugun ekimena da, gure ingurumenarekiko kezka islatuz”, adierazi du Eva Alvarez bozeramaile sozialistak.
Laguntza hauek helburu argia dute: ingurumena babestea eta beasaindarren ongizatea hobetzea etorkizuneko energia-erronken aurrean. Gainera, bateragarriak izango lirateke Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak —Denis Itxaso sozialistak zuzendua— eskaintzen dituen dirulaguntzekin.
Honek beasaindarrei aukera emango lieke beren etxebizitzen energia-aurrezpena hobetzeko eta emisioak murrizten laguntzeko, teknologia garbiagoak erabiliz.
Udal-laguntzak bi lerrotan banatuko dira:
- 6.000 €arte jabekideen erkidegoentzat, aerotermiaren, eguzki-energia termikoaren edo energia berriztagarrien beste sistema batzuen bidez ur bero sanitarioa (UBS) ekoizteko sistema bat instalatzeagatik edo aerotermiarekin, biomasa-galdararekin edo energia berriztagarrien beste sistema batzuekin zentralizatutako berokuntza-sistema bat eta UBS bat instalatzeagatik, kontsumo indibidualizatuak kontrolatzeko banaketa barne.
- 400 €-rainoko laguntza etxebizitza partikularren jabeentzat, kondentsazio-galdara berri bat instalatzeagatik aurrekoa ordezkatuz. Horrez gain, etxebizitza bakoitzeko 1.200 €-rainoko laguntza jaso dezakete leiho edo beiradun itxitura berriak jartzeagatik, betiere berritze horrek etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa hobetzen badu.
PSE-EErentzat proposamen honek “sozialisten konpromisoa indartzen du iraunkortasunarekin, energia-eraginkortasunarekin eta familiei laguntzearekin, energia-kostuak arinduz”.