Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

David de Miguel: "Covid-19aren pandemiak sakonki eredua ezarri du legegintzaldian"

1. argazkia
David De Miguel, alcalde de Berrobi

David de Miguel Berrobiko alkate sozialistarentzat, udalerri horretako alkatetzako bi urteak “ilusioz beteriko” lana izan dira. Pandemia baten eraginez legegintzaldi zaila izaten ari dela aitortu du ere. Inoiz ez genuen pentsatu hain muturreko egoera bizi beharko genukeenik, eta are gutxiago kudeatu beharko genukeenik. Osasun-, ekonomia- eta gizarte- krisiak sakonki eredua ezarri du legegintzaldian, eta tokiko gobernuak erabakitasunez egin dio aurre.

Hala ziurtatu du Miguelek aldizkari batean, PSE-EEk Berrobiko 250 etxebizitzatan postontzietan jarri duena, egoera zail horri aurre egiteko Udalak hartu behar izan zituen salbuespenezko neurriak zerrendatuz. Besteak beste, hauek dira neurri aipagarrienak: musukoak doan banatzea; 4.000 euroko diru-laguntzak ematea jarduera itxi behar izan zuten saltokiei eta ostalaritzari, Alarma Egoeran konfinamenduaren ondorioz; larrialdiko laguntzak ematea Covid delakoaren ondorioz lanik gabe geratu ziren bizilagunei, elikagaiak eta garbiketa-produktuak erosteko bonuen bidez; zerga eta tasa publiko guztiak izoztea 2021ean, eta gainera, udalak baheketa masiboa bultzatu zuen antigenoen autotest bidez, farmaziatik banatuta, 2021eko San Agustin jaien aurreko egunetan. Berrobitarren %30ek probak egin zituzten, eta ondorengo asteetan ez zen Covid-en kutsadurarik izan.

Pilotalekua eraberritzea

Etorkizunari begira, frontoia eta kirol-pista eraberrituko dituela iragarri du de Miguelek, joko-pareta eta ingurukoak margotuz, eta bankuak jarriz. Horrez gain, kantxako zorua eta ekipamendua berrituko da, kirol anitzeko pista bihurtu dadin. 90.000 euroko inbertsioa duen proiektua da. Bestalde, autobus-geltokia eraberritzea du helburu, erabiltzaileak autobusa iritsi arte euritik babestuta egon daitezkeen markesina bat jarriz, baita esertzeko banku bat ere.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izandako lankidetzari esker, Berrobiko bizilagunentzako Tokiko Energia Komunitate bat (TEK) eratzea sustatuko da. Proiektu horrek sekulako aurrepauso handia izango da udalerriko trantsizio ekologikorako, eta, gainera, poltsikoarentzat onuragarria izango da; alegia, Berrobiko TEKn izena emanda daudenek, lehen unetik, gutxi gorabehera % 20 aurreztuko dute argiaren fakturan.

Horretarako, udal estalkietan espazioak utziko dira TEK Berrobiren bidez partekatutako plaka fotovoltaikoak jartzeko, hala nahi duten berrobitar guztiek energia elektrikoa autokontsumitzeko aukera izan dezaten, betiere etxebizitza eskolatik 500 metrora egon behar du derrigorrez. De Miguelek azaldu duenez, etxeguneek autokontsumituko duten egunean zehar elektrizitatea sortuko da, eta gainerako orduetarako tarifa merkeagoa lortuko da energia-komunitate osoarentzako negoziazioagatik, Udalari egiten dizkion elektrizitate-kontsumo guztiak ere %100eko argi-hornidura berriztagarriaren bidez egiten direla ziurtatu ondoren. Gainera, eskolako patioaren estalkian 70 eguzki-plaka fotovoltaiko jarri dira, eskola, udaletxea eta Berrobin ekoitzitako energia %100 berriztagarriko gainerako udal-eraikinak hornitzeko, faktura elektrikoa murriztuz.

Bestalde, Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin bilera bat izan duela azaldu du, eskualdeko osasun-egoera aztertzeko eta, zehazki, Asuncion Klinikari eta berrobitarrei zerbitzua emango dien osasun-ekipamendu berri bat eraikitzeari buruz. Gainera, tematuta zegoen Osakidetzaren toki-kontsultatik osasun-arreta berriro ematearekin eta duela urtebete lortu genuen.

Bi urte baino gehiagoan, espazio publikoa hobetu egin da, Berrobi ahalik eta toki irisgarriena izan dadin, eta, horretarako, Irisgarritasunaren Udal Planean jasotako neurriak ezarri dira: urrian, Atseden kalean baldosa-espaloi berri bat egiteko irisgarritasun-obrak hasi ziren, aparkalekutik espaloia amaitzen den tokiraino. Bestalde, Udalak beheragune berri bat egin du Atseden kaleko oinezkoen pasabidean, irisgarritasun osoa emateko, gaur egun dagoen maila kentzeko, eta dagoeneko jarri dira oinezkoen pasabidea hobetuko duten barandak herriko plazako eskaileretan, Ermita auzoko eskolako behealdean, udaletxeko arrapalan, Elizako eskaileretan eta Sorone Taldean. Gainera, haurrentzako parkea ere berritu da.