partekatu
10:00
GIPUZKOAKO PSE-EEKO EGOITZAN
Gipuzkoako PSE-EEk antotalutako "Gipuzkoa eraginkorrerako elkarrizketen" jaurdinaldiaren ondorioak
Gipuzkoako PSE-EEk “Gipuzkoa eraginkorrerako elkarrizketak” jardunaldiaren ondorioen berri emango du. Gipuzkoako PSE-EEk antolatu zuen jardunaldi hori, maiatzaren 28ko foru hauteskundeetarako programa prestatzeko. Ekitaldia Gipuzkoako sozialistek Donostian duten egoitzan izango da, goizeko 10:00etan. Parte hartuko du:
- JOSÉ IGNACIO ASENSIO, GIPUZKOAKO AHALDUN NAGUSIRAKO HAUTAGAIA
Hilabetean zehar, lau mahai-inguru koordinatu ziren. Jardunaldiaren inaugurazioa Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak egin zuen, ostegunean, otsailaren 9an, gizarte-politikei buruz eztabaidatzeko egin zen deialdian. Gipuzkoako ekonomiaren eta enpleguaren egoera ere aztertu zen, baita jasangarritasun- eta mugikortasun-politikak ere, ondorengo mahai-inguruetan.
“Gipuzkoa eraginkor baterako elkarrizketak” jardunaldian parte hartu zuten, halaber, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuorde Alfonso Gurpeguik, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok, eta Kultura, Kirol, Gazteria eta Lankidetzako diputatu Maria José Telleriak. Jokin Díaz, Gizarte Ekonomiako zuzendaria; José Antonio Santano, Irungo alkatea eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko (FEMP) Garraioen, Mugikortasun Iraunkorraren eta Bide Segurtasunaren Batzordeko presidentea; Susana Corcuera, Gipuzkoako Batzorde Eragileko Garapen Ekonomikoko idazkaria eta legebiltzarkide sozialista, besteak beste. Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagai José Ignacio Asensiok itxi zituen mahai guztiak, eta jardunaldien koordinazioan Gipuzkoako PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramaile eta Azterlan eta Programen idazkari Susana García Chueca egon da, bera baita maiatzaren 28ko foralen hauteskunde-programa prestatzen ari dena.