Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Beasainek 15.000 euro baino gehiago jaso ditu genero indarkeriaren aurkako Estatu itunetik

1. argazkia
Eva Álvarez, socialista en el Ayuntamiento de Beasain

Eva Alvarez, Beasaingo Udaleko bozeramaile sozialistak azaldu duenez, datorren ostegunari begira, azaroak 25, PSE-EE genero-indarkeriaren aurka agertzen da. "Gaitz hori da gure gizartean oraindik ere, tamalez, irauten duen desberdintasunaren agerpenik basatiena”. PSE-EErentzat, horren aurka borrokatzea eta aurre egitea da sozialisten konpromisoa. Are gehiago, hori da gure lehentasun nagusia, giza eskubideen gaia baita.

Horregatik, “oso albiste ontzat jo du” Udalak 15.000 euro (15.029,21 euro) baino gehiago izatea genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko. “Espainiako Gobernuak Beasaingo Udalari funts horiek emateari esker, baliabide eta tresna gehiago eskaintzen dira genero-indarkeriak dakarren izugarrikeria desagerrarazteko”, adierazi du ohar batean, 2021ean eraildako 41 emakumeak gogora ekarri ondoren, horietako bi Euskadin, bikotekideen edo bikotekide ohien esku, eta horiei 3 neskato eta 2 mutilen hilketak gehitzen zaizkie aurten.

Espainiako Gobernuak 891.542,66 euro emango dizkie Gipuzkoako udalei Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko, eta horietatik Goierriko eskualdeak 35.125,43 euro jasoko ditu (Beasainek 15029,21 euro, Ordiziak 12064,63 euro eta Lazkaok 8031,59 euro). Funts horien kargura finantzatutako programek 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko aldian gauzatu beharko dute.

Esan gabe doa garrantzitsua dela genero-indarkeriari aurre egiteko ekonomia-baliabideak  izatea. Izan ere, aurten Espainiako Gobernuak toki-erakundeei iaz emandako laguntzen bikoitza bideratu duela azpimarratu du: 2020tik 2021ra alderatuta, 20 milioi eurotik 40 milioi eurora gehitu da gizartean dagoen arazo handi horren aurka borrokatzeko.

Azkenik, garrantzitsua da funtsak udalei bideratzea, herritarrengandik gertuen dauden erakundeak baitira; alegia, genero-indarkeriaren biktimak ikusten eta atzematen dutenak direlako. Horrela, Pedro Sanchezen gobernuaren estrategiak, zalantzarik gabe, indarkeria horren aurkako borroka bultzatzen du. Are gehiago, erakunde horiei tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak eta adingabeak hobeto babesteko neurriak garatzeko behar beste baliabide ematen dizkie. Horrela bakarrik jarri ahal izango dira abian emakumeen eta haien seme-alaben bizitza eta eskubideak bermatzeko ekimenak.