Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Zumaian lau emakumeri egindako sexu-erasoak gaitzetsi ditu Arritxu Marañonek

1. argazkia
Arritxu Marañón, portavoz del grupo municipal socialista de Zumaia

Zumaiako PSE-EE taldeko bozeramaile Arritxu Marañonek lau emakumek jasandako sexu-erasoak gaitzetsi ditu gaur goizean. Gainera, pozik agertu da jarduketa poliziala azkarragatik, ustezko erasotzailea atxilotu baitu poliziak, eta, epailearen esku dagoelako orain.

“Esan gabe doa emakumeenganako erasoak gertakari oso larriak direla, Zumaiaren gaitzespen publikoa eta aho batekoa merezi dutenak”, esan du Marañoek, zeinak biktimei eta haien senide eta lagunei ere elkartasuna adierazi dien.

Marañonek berdintasuneko hezkuntza sustatzea giltzarritzat jo du. Are gehiago, gizonek emakumeak errespetatu behar dituzte, eta ez da onartu behar batzuek emakumeak erasotzeko eskubidea dutela sinestea jaiaren aitzakiarekin, aisialdi-guneetan.

“Tamalez, emakumeek kalean duten presentzia, dibertitzen, zalantzan jartzen dute gizon batzuek, eta erasotzeko eskubidearekin sentitzen dira, joan den azaroaren 1ean Igualadako (Bercelona) diskoteka batean gertatu zen bezala, adingabe bat taldean bortxatu zutenean”, azpimarratu du.

Azkenik, desio bat du: beste erasorik ez deitoratzea. “Gure esku dago, gizarte gisa, ulertzea gizonak eta emakumeak berdinak garela eskubideetan, eta emakumeek kaleetan segurtasunez eta gizonek jasotzen duten errespetu berarekin gozatu ahal izan behar dutela”.