Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Aritz Alcainek Berrobiko zinegotzi kargua hartu du gaur osoko bilkuran

1. argazkia
Aritz Alcain, nuevo concejal de Berrobi

Gaur eguerdian Berrobiko Udaleko zinegotzi kargua bere gain hartu du Aritz Alcainek, Miren Lorea Lanak arrazoi pertsonalengatik uko egin ondoren. Ohar baten bidez, David de Miguelek, Berrobiko alkateak, ongietorria eman dio zinegotzi berriari, eta bere konpromisoa eta lankidetza eskertu ditu.

Bestalde, Alcainek ziurtatu du lan egingo duela eta bere ezagutza emango diola bere erantzukizun berriari. Aitortu du erronka garrantzitsua dela, aldez aurretik zinegotzi gisa eskarmenturik ez duelako, baina adierazi du bere esperientzia profesionala lagungarria izan daitekeela Covid-19aren pandemiaren ondorioz bizitzea egokitu zaigun denbora zail hauei aurre egiteko. Beraz, Berrobirako proiektu sozialistarekin konprometituta eta ilusioz hartu du bere gain zinegotzigoak.

Aritz Alcain Andoaingoa da, 1985eko urriaren 12an jaioa. Eraikuntza-proiektuen garapen eta aplikazioko goi-mailako teknikaria da, eta mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria. 2009tik 2021era arte marketin arduradun eta lizitazio publikoetako teknikari gisa egin du lan bere ibilbide profesionala mugikortasunaren eta ingeniaritzaren sektoreko multinazional batean, eta egun Arartekoaren bulegoetan egiten du lan. Euskalduna da.