Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Antzuolak ia 5.000 euro baino gehiago jaso ditu genero indarkeriaren aurkako Estatu itunetik

1. argazkia
Miren Gallastegui

Miren Gallastegui, Antzuolako Udaleko bozeramaile Sozialistak, azaldu duenez, datorren ostegunean, azaroak 25, PSE-EE genero-indarkeriaren aurka agertzen da, urtero bezala. Sozialistentzat “desberdintasunaren agerpenik basatiena da, tamalez oraindik ere gure gizartean dirauena”. “Haren aurka borrokatzea eta aurre egitea sozialisten konpromisoa da, eta hori da gure lehentasun nagusia, giza eskubideen arloko gaia baita PSE-EErentzat”.

“Oso albiste ona” da udalak ia 5.000 euro (4.814 euro) izatea genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko jarduerak finantzatzeko. “Espainiako Gobernuak funts horiek Antzuolako Udalari emateari esker, baliabide eta tresna gehiago eskainiko dira herrian indarkeria matxistak dakarren izugarrikeria desagerrarazteko”, adierazi du ohar baten bidez Gallasteguik, 2021ean hildako 41 emakumeak gogora ekarri ondoren, horietako bi Euskadin, bikotekideen edo bikotekide ohien esku, eta horiei aurten 3 neskato eta 2 mutilen hilketak gehitzen zaizkie. Halaber, Marian Ibarlucea Echave, Arrasatekoa, gogoratu nahi izan du. 40 urte zeramatzan Kanarietan bizitzen, eta 2020ko abenduan hil zuen bere bikotekideak Galdarren.

Espainiako Gobernuak 891.542,66 euro emango dizkie Gipuzkoako udalei Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko, eta horietatik Debagoiena eskualdeak 75.088,28 euroko laguntza jasoko du guztira. Funts horien kargura finantzatutako programek 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean betearaziko behar dituzte.

Garrantzitsua da indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin batera ekonomia-baliabideak izate. Hain zuzen ere, aurten Espainiako Gobernuak iaz baino bi aldiz laguntza gehiago bideratu ditu toki entitateetara, 20 milioi eurotik 40 milioi eurora pasatuz gizartean dagoen arazo handi horren aurka borrokatzeko.

Esan gabe doa funtsezkoa dela funtsak udalei bideratzea, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak baitira genero-indarkeriaren biktima “ikusten eta atzematen” dutenak. Horrela, Pedro Sanchezen gobernuaren estrategiak, zalantzarik gabe, indarkeria horren aurkako borroka bultzatzen du. Horrela bakarrik jarri ahal izango dira abian emakumeen eta haien seme-alaben bizitza eta eskubideak bermatzeko neurriak, esan du azkenik.