partekatu
Jose Antonio Fernandez izango da Andoaingo PSE-EEko zinegotzi berria
Fernandez: "Nire gain hartzen dut zinegotzigoa, erantzukizun handiz eta andoaindarren zerbitzura nire onena emateko konpromiso sendoarekin"
Jose Antonio Fernandezek Andoaingo Udaleko zinegotzi sozialista kargua hartuko du datorren ostegunean, irailaren 25ean, Maider Lainezek joan den uztailean karguari uko egin ostean.
Udal hauteskundeetan PSE-EEren zerrendako 6. postuan aurkeztu zen Fernandez, eta bide berri hau "erantzukizunaren zentzu sakonarekin eta andoaindarren zerbitzura nire onena emateko konpromiso irmoarekin" hasten dela ziurtatu du.
"Ziur nago Andoainek onena merezi duela eta, horregatik, ahaleginak egingo ditut entzuteko, hitz egiteko eta, beti ere, errespetuan eta lankidetzan oinarrituta, Andoain hobea eraikitzeko. Ilusioz eta indarrez ere iristen naiz, nire alderdikide Maiderrek esan bezala, Andoainen alde lan, lan eta lan egiteko” adierazi du Fernandezek.
Bestalde, Aritz Alkain Udal Talde Sozialistako bozeramaileak ongietorria eman dio zinegotzi berriari, bere konpromisoa eta ilusioa azpimarratuz. "Jose Antonio agintaldiko une kritiko batean sartu da, Andoainen ditugun beharrei aurre egiten jakin ez duen Udal Gobernu batekin. Bere etorrerak gure taldea eta proiektu sozialista indartzen ditu, gazteria, energia eta motibazioa emanez irtenbideak bultzatzen jarraitzeko eta gure udalerriak dituen erronkei erantzuteko ".
Jose Antonio Fernández, 1992ko martxoaren 23an jaioa, Andoaingoa da. Ondarreta Herri Eskolan eta Andoaingo Leizaran Institutuan egin ditu ikasketak. Gipuzkoako DYAko boluntarioa izan da gizarte-laguntzan eta lehen mailako arretan, eta sektore pribatuan garatzen du bere ibilbide profesionala.
Andoain, 2025eko irailaren 24a