Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE ANDOAIN

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andoaingo PSE-EEk arduragabetzat jo du Andoni Alvarez alkateak “Lazo-lotune” proiektuaren aurrean izan duen jarrera, eta sozializazio prozesuaren eraginkortasuna zalantzan jarri du

Sozialistek "berandu eta gaizki" datorren parte-hartze prozesu baten atzean ezkutatzeari uzteko eskatu diote EH Bilduri. Gobernu taldeari Andoaingo interesen defentsan duen erantzukizuna bere gain hartzeko eskatu diote

1. argazkia

Andoaingo Alderdi Sozialistak bere haserrea eta kezka adierazi du Andoni Alvarez alkateak eta EH Bildu burutzen ari diren kudeaketa negargarriaren aurrean, herriaren etorkizunerako arazo larri eta erabakigarrienetako baten aurrean: autobiaren trazadura "Lazo-lotunea" deritzona. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura eta Lurralde Estrategia Departamentuak, A-15 eta A-1 errepideen arteko lotunean dagoen trafiko arazo larria konpontzeko proposatutako irtenbidea.

"2023ko martxoan, PSE-EEk Alkatetza zuenean eta Hirigintza arloko buru zenean, erakutsi genuen lanarekin, lankidetzarekin, erantzukizunarekin, zorroztasunarekin eta ausardiarekin benetako aurrerapenak lor daitezkeela. Presioak eta askotan bidegabeko akusazioak jaso arren, CIIaren proiektua behin betiko artxibatzea eta Andoainentzat aukera berri bat sortzea lortu genuen, EH Bilduren egungo gobernu taldeak erabat alferrik galdu duena ", gogorarazi du PSE-EEk.

2023ko ekainean gobernura iritsi zenetik, EH Bilduk ez du urrats sendorik eman Andoaingo interesak defendatzeko. PSE-EEk adierazi duenez, kezkagarriena da 2025eko martxotik, "Lazo-lotune" konponbidea jendaurrean aurkeztu zenetik — nahiz eta alkateak aurretik ezagutu —, ez dela gai izan behar bezalako seriotasunez eta behar adinako denboraz aurre egiteko. "Aldundiak bere proiektuan aurrera egiten jarraitu duen bitartean, EH Bildu geldirik egon da, eta denbora eskatzen, bi urte baino gehiago nahikoa izan ez balira bezala, jarrera arduragabean, eta atzeraezina izateko mehatxua duen proiektu baten aurrean", kritikatu dute sozialistek.

Une honetan, "CII" proiektua bertan behera geratu eta bi urte eta erdira, eta Aldundian "Lazo-lotunearen" proiektuaren idazketa dagoeneko esleituta dagoenean, eztabaidak ezin du jarraitu alternatiba bat edo bestea aukeratzen finkaturik. "Berandu datoz berriro. Hipotesien garaia pasa da. Orain, Andoainek benetako eragina izateko gaitasuna, lidergoa eta udal gobernua behar ditu, Andoainen interesak defendatzeko estrategia argi eta eraginkor batekin, gure gogoz kontra martxan dagoen eta duela hamarkada batzuetatik jasaten ari garen arazoak betikotzeko mehatxua duen "Lazo-lotune" proiektuaren aurrean”, ohartarazi dute PSE-EEtik.

Alkateak errealitatearekin duen deskonexioaren eta bere estrategia okerraren beste erakusgarri nabarmen gisa, PSE-EEtik gogorarazi dute 2025eko urriaren 6ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkuran "Lazo-lotunearen" proiektuak ez zuela inongo talde politikoren aurkako botorik jaso, ezta EH Bildurena ere. "Beste erakunde batzuek Andoaingo etorkizuna baldintzatzen duten konponbideetarantz aurrera egiten duten bitartean, alkatea eta bere gobernu-taldea isolatuta, garaiz kanpo eta norabiderik gabe daude, funtsezko erabakiak atzeratzeko baino balio ez duen estrategiari atxikita. Andoainek lidergoa behar du, ez aitzakiak ", salatu dute sozialistek.

"Larria da, halaber, nahiz eta EH Bilduk proiektuaren diseinu osoan esku hartzeko eta eragiteko aukera izanik ere -aspalditik ezagutzen du-, zazpi hilabete baino gehiagoz aukera horri muzin egiten jarraitzea", deitoratu dute PSE-EEtik. "2025eko martxoaz geroztik, alkateak entzungor egin die foru diputatuak Udalari behin eta berriz egindako deiei, publiko zein pribatuei, irtenbide bati elkarrekin heltzeko, eta hori justifikaezina eta oso larria da. Zeren zain daude, makinak "Lazo-lotunea" eraikitzen hastera? galdetzen dute Sozialistek ".

Bestalde, sozialistek uste dute alkateak bultzatutako parte-hartze prozesua — zorroztasun tekniko zalantzagarriko fotomuntaketekin — berandu iristeaz gain — duela 10 hilabete, urtarrilean, dagoeneko aurkeztu ziguten informazio hori, — informazio zehatza emateko balio beharrean, nahasmen eta zatiketa handiagoa sortzen ari dela. Gainera, salatu dutenez, “EH Bilduk herritarren partaidetzakoa izan behar zuen espazio bat bere kontakizun politiko propioaren zerbitzura dagoen tresna bihurtu du, helburu bakarrarekin: gobernu taldea indartzea eta legitimatzea", bere hitzetan.

PSE-EEtik Espainiako Gobernuak A-15 eta N-I errepideen arteko lotuneari alternatiba bat diseinatzeko emandako 476.000 euroko diru-laguntzen erabilera ez-eraginkorra ere salatu dute. "Laguntza hori Andoainek bere etorkizuna argudio sendoekin gidatzeko aukera bat zen, baina EH Bilduk erabat alferrik galdu du", deitoratu dute sozialistek. Bi urtetan, 157.088,37 euro baino ez dituzte erabili (dirulaguntzaren % 33a), eta horrek, EH Bilduren ekimen eta kudeaketa eza agerian uzteaz gain, erabili gabeko funtsak Espainiako Gobernuari itzultzera behartuko du Udala.

Amaitzeko, Andoaingo PSE-EEk azpimarratu du "Lazo-lotune" proiektuak, bere garaian C-II proiektuarenak bezala, “ez digu balio, ez da nahikoa eta ez dio behar bezala erantzuten udalerriari eragiten dion zarata eta kutsadura arazoari, bereziki Mimendi, Bazkardo, Alejandro Calonge eta Sorabillako bizilagunengan duen eraginagatik, baita Aita Larramendi Ikastolarengan eta Udal Kiroldegiarengan ere, haiekin enpatia osoa dugu beren protesta justifikatu eta gogaitasunean".

Sozialistek azpimarratu dute Andoainek "Lazo-lotune" soil bat baino gehiago behar duela: konponbide integral, oso eta bermatzaile bat behar da, herritarren parte-hartzea ahalbidetuko duena alegazioak aurkeztuz, trafikoak herritarrengan dituen eraginak ahalik eta gehien arinduko dituena eta, udalarekin batera, trafikoaren arazoari helduko diona, gure udalerriaren bizi-kalitatea, osasuna, ingurumena eta etorkizuna arriskuan jarri gabe".

EH Bildu, "hainbeste ikasbide ematen zizkiguna eta oposizioan berehalako konponbideak eskatzen hain eroso zegoena", lidergo falta kezkagarria eta trebakuntza eza nabarmena erakusten ari da, gure udalerriaren etorkizuna modu larrian baldintzatzen duen funtsezko gai baten aurrean.

Orain, "zer esan behar dugun?" galdetzen digutenean, PSE-EEtik zera diogu: "Andoainek ezin du justifikaziorik gabeko atzerapenik onartu, ezta erabaki okerrik ere. Andoainek lidergoa, seriotasuna, konpromisoa, batasuna, lana, zintzotasuna, elkarrizketa, entzute-aktiboa eta lankidetza behar ditu, baina horretarako beharrezkoa da bukle horretatik irten, benetan konprometitu, erantzukizuna bere gain hartu eta erabakiak helburu elektoralista hutsengatik edo erabaki zailak hartzeko beldurrez hartzea atzeratuko ez duen udal-gobernu bat ".