Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE ANDOAIN

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andoaingo PSE-EEk 14 urtera arteko doako hiri-garraioa eta Gipuzkoako gainerako herritarrekiko berdintasunezko deskontuak ezartzea proposatu du

Udal Talde Sozialistak eskatu du Udalak har ditzala Espainiako Gobernuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian sozialistek bultzatutako garraio publikoa sustatzeko neurriak

1. argazkia

Andoaingo PSE-EEk mozio bat aurkeztu du, andoindarren mugikortasun eskubideak eta deskontuak Gipuzkoako gainerako herritarrekin parekatzeko eskatuz.

"Udal Talde Sozialistak, beste behin ere, bere gain hartu du mugikortasun jasangarriaren arloan andoaindarren eskubideen defentsan lidergoa. EH Bilduk bere neurrien artean Gipuzkoan ezarritako hobari berrien aplikazioa aurreikusi ez zuela jakin ondoren, mugikortasun irisgarriago eta jasangarriago batekin dugun konpromisoa eta andoaindarren eskubideen parekatzea betez, egoera hori zuzentzeko eskaera berri bat erregistratu dugu, gainerako udalerriekiko desabantaila argian jartzen gaituelako "adierazi dute sozialistek.

PSE-EEren hitzetan, "ez du zentzurik 14 urteko pertsona batek doan bidaiatzea garraio publikoetan, beste udalerri batzuetako hiri-autobusak barne, baina, aldi berean, Andoaingo hiri-autobusaren tarifa ordaindu behar izatea, edo 25 urtetik beherako pertsona batek tarifetan % 50eko deskontua izatea, eta Andoaingo Herriko garraioan ez".

Udal Talde Sozialistak deitoratu du EH Bilduk, Udal Gobernu gisa legokiokeen bezala, ez duela garaiz bultzatu edo gidatu neurri horiek martxan jartzea Andoaingo herritarren mesedetan.

Gogoratu behar da, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriko Departamentuak garatutako politikei esker, 2025eko uztailaren 1etik aurrera, Gipuzkoako herritarrek honako onura hauek jasoko dituztela: 14 urtera arteko garraioaren doakotasuna (barne), tarifetan % 50eko deskontuak 25 urtera arteko pertsonentzat eta % 40ko hobariak gainerako erabiltzaileentzat MUGI sistemako garraio publikoko operadore guztietan.

"Gaur egun, Andoaingo herri-garraioa ez dago MUGI sisteman sartuta, eta doakotasuna 12 urtetik beherakoei bakarrik aplikatzen zaie. Neurri hori, bide batez, aurrera atera da 2025eko urtarrilean proposamena erregistratu zuen Udal Talde Sozialistari esker", adierazi du PSE-EEk.

Udal Talde Sozialistak uste du andoindarrak ezin direla bigarren mailako herritarrak izan mugikortasunaren arloan, uztailaren 1etik onura horiek izango dituzten beste udalerri batzuen aldean. "Andoaingo Udalak egoera hau lehenbailehen zuzentzeko betebeharra eta erantzukizuna du", adierazi dute sozialistek.

Horregatik guztiagatik, erabaki hauek hartzeko eta izapidetzeko eskatu diote osoko bilkurari.

  1. Herri-garraioaren doakotasuna aldi baterako onartzea 14 urtetik beherakoentzat, Mugi sisteman integratzea eraginkorra izan arte
  2. Herribuseko tarifan % 50eko deskontuak aldi baterako onartzea 25 urte arteko pertsonentzat, Mugi sisteman integratzea eraginkorra izan arte.
  3. Herribuseko tarifan % 40ko deskontuak onartzea aldi baterako gainerako erabiltzaileentzat, Mugi sisteman integratzea eraginkorra izan arte.

Andoain, 2025eko ekainaren 26an