Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE ANDOAIN

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andoaingo PSE-EEk 17 proposamen aurkeztu ditu 2026rako Ordenantza Fiskaletan, etxebizitza, jasangarritasuna, gazteria eta familiei laguntzea ardatz hartuta

Sozialistek neurri serio eta bideragarriak aurkeztu dituzte berriro, EH Bilduk ezezkoaren inertzia bertan behera utziko duelakoan eta oraingoan bai, Andoainen onurako babestuko dituztelakoan

1. argazkia

Andoaingo Udal Talde Sozialistak 17 aldaketa-proposamen aurkeztu dizkie 2026ko Ordenantza Fiskalei, justizia sozialeko eta jasangarritasuneko irizpideekin eginak eta etxebizitza eskuragarria sustatzea eta etxebizitza hutsa mobilizatzea alokairu sozialera bideratzeko helburuarekin, andoaindarrei laguntzea beren etxebizitzen trantsizio energetikoan, hobarietan progresibitatea sustatzea, familia ugariei laguntzen jarraitzea eta jarduera kulturalak sustatzen jarraitzea, gazteen artean bereziki


Etxebizitza eskuratzea eta espekulazioaren aurkako neurriak
PSE-EEtik euren helburua argia eta asmo handikoa dela azpimarratu dute: Andoaingo gazteek eta familiek duten arazo nagusiari erantzun sendoa ematea, etxebizitza duina eta eskuragarria izatea. “Proposatzen ditugun neurriak Gipuzkoako udalerri askotan ezarrita daude dagoeneko, eraginkorrak eta bideragarriak direla erakutsiz. Gehienak 2024an ere aurkeztu genituen, baina, beste udalerri batzuetan ez bezala, hemen gainerako taldeek atzera bota zituzten, eta horrek, gure ustez, aukerak galtzea ekarri die andoaindar askori”, adierazi du Aritz Alkain bozeramaile sozialistak.
Etxebizitzaren arloan aurkeztutako neurri nagusiak berriro ere sozialisten konpromisoa sendotzen dute etxebizitza duin baten eskubidearekin. Hona hemen batzuk:

  • %99ko hobaria OHZn, Bizigune edo ASAP bezalako alokairu sozialeko programa publikoei utzitako etxebizitzetarako, gaur egungo %50aren ordez.
  • Etxebizitza hutsiei kanona ezartzea, bi urtez hutsik egon diren etxebizitzetan metro koadroko eta urteko 10 euroko zerga aplikatuz, biltzen den dirua etxebizitza-politiketara bideratuz.
  • OHZren %150eko errekargoa etxebizitza hutsiei, Udal Gobernuak proposatutako salbuespen-katalogoa (menpekotasuna, lan-transmisioak, ondare, obrak, alokairuak, etab.) zabaltzea; helburu espekulatiboekin etxebizitza hutsak mantentzen dituztenen gain soilik izango dela ahalegin fiskala bermatzeko eta horiek merkatura ateratzea sustatzeko.
  • Hobariak babes ofizialeko etxebizitzetarako eta birgaitze energetikorako, eta zerga-abantaila berriak etxebizitza soziala sustatzeko eta eraikitzeko.

PSE‑EEtik gogorarazi dute Andoainen hutsik dauden etxebizitzen mugimendua sortzeko eta etxebizitza-politiketan pauso sendoak emateko aukera galdu dela EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen borondate faltagatik. “"Andoain gune tentsionatu izendatzeko aukera pasatzen uzteak tresna askotatik kanpo utzi gaitu, alokairu-mugetatik kanpo, gaur egun familia askoren egoera arintzen ari baitaitezke", adierazi dute. Neurri horiekin, egoera horri buelta emateko eta etxebizitza udal ekintzaren erdigunean jartzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute sozialistek.

Energia berriztagarria eta jasangarritasuna

Andoaingo PSE-EEk hainbat neurri proposatu ditu eraginkortasun energetikoa eta energia garbiak sustatzeko eta horien aldeko apustua egiten duten herritarrei laguntzeko:

  • % 50eko hobaria OHZn, eguzki-sistemak edo sistema berriztagarriak instalatzen dituzten eraikinetarako.
  • OHZren % 50eko hobaria A edo B etiketa energetikoa duten higiezinentzat.
  • OHZren % 50eko hobaria ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak jartzen dituztenentzat, eta % 90ekoa Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan puntu horiek instalatzeko obretarako.
  • EIOZen %90erainoko hobariak, energia-eraginkortasuna edo irisgarritasuna hobetzen duten obretarako, baita ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuetarako ere.

Familia ugariei laguntzeko neurriak
Talde sozialistak OHZn eta Ibilgailuen gaineko Zergan hobariak pixkanaka aldatzea proposatu du, errenta-irizpideak eta seme-alaba kopurua sartuta. "Neurri honekin desberdintasuna murrizteko urratsak eman nahi ditugu eta andoaindarren artean karga fiskalaren banaketa justuago baterantz aurrera egin. Zerga eta hobari sistema bidezkoagoa eta familia bakoitzaren ahalmen ekonomikoarekiko proportzionalagoa nahi dugu, dauden familia ereduen aniztasuna aitortu eta babestuko duena ", azpimarratu du Alkainek.


Berrikuntza gisa, eta herritarrek Hirukideren bidez helarazitako proposamena jasoz, "familia ugarien ohiko etxebizitzetan ura kontsumitzeko lehen tartea 30 m³ izatetik 90 m³ izatera luzatzea proposatzen dugu, haien faktura arintzeko eta tarifa familiaren errealitatera egokitzeko.


Kultura eta gazteria

PSE‑EEk neurriak ere aurkeztu ditu gazteek Bastero Kulturguneko programazioan parte har dezaten sustatzeko:

  • Kultur ekitaldietako sarrerak izoztea, EH Bilduk proposatutako %2,8ko igoera saihestuz.
  • “Gazte ordua”ren adina 35 urtera arte zabaltzea, gazte gehiagok kultura-ekitaldiak prezio murriztuak eskuratzeko aukera izan dezaten eta tokiko kultura sustatzeko.

PSE-EEk gogorarazi du 17 proposamen horiek andoaindarrekin duten konpromiso irmoa islatzen dutela. Helburua ez da soilik dirua biltzea edo hobariak ematea, baizik eta zerga-politika eredu progresibo, solidario, ekologiko eta herritarren ongizatean oinarritutako batera bideratzea. PSE-EEtik espero dugu, oraingoan, EH Bilduk maila ematea eta Andoainek dituen erronkei aurre egiteko zorroztasunez eta erantzukizunez landutako neurri aurrerakoi hauek babestea ", bukatu du Alkainek.