Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE ANDOAIN

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andoaingo PSE-EEk herritarren segurtasunaren arloan neurriak hartzeko eta zaintza kameren kopurua handitzeko eskatu dio EH Bilduri

Udal Talde Sozialistak, 2024an zein 2025ean, Herritarren Segurtasunerako Plan bat ezartzeko 35.000 € erabiltzea proposatu zuen. Bietan, EH Bilduren ezetza jaso zuen proposamenak, beharrezkoa ez zela iritzita

1. argazkia

Andoaingo PSE-EEk kezka handia agertu du andoaindarrek ekintza bandalikoen aurrean ematen dioten segurtasun ezaren sentsazioa gero eta handiagoa delako. Batez ere, gutxienez 70 edukiontzi erre direlako, batzuetan ondasun partikularrei ere eragin dietenak. Kezka horrekin batera, saltokietan, ibilgailuetan eta etxebizitzetan egindako lapurretak salatu dira.

"Astero, bizilagunek haserre eta babesik gabe adierazten digute beren bizitza eta baliabide materialak arriskuan jarri dituzten gertakari horien aurrean sentitzen duten ezintasuna, eta Udalak arazo horri aurre egiteko neurri gehiago har ditzala eskatzen digute", adierazi dute zinegotzi sozialistek.

Udal Talde Sozialista bat dator bere bizilagunekin prebentzio-neurri gehiago ezartzeko beharrarekin, eta salatu du gertakari horiek oso modu kezkagarrian eragiten ari direla herritarren eta auzoen bizikidetzan, ongizatean eta lasaitasunean.

"Horregatik, hirugarren aldiz, berriro eskatzen diogu EH Bilduri martxan jar dezala Herritarren Segurtasunerako Plan bat, gure kaleetako bizikidetza eta segurtasuna bermatzeko aurrekontuz eta ekintza zehatzez hornitua. Andoaingo PSE-EEk lehentasunezkotzat eta premiazkotzat jotzen dituen neurrien artean, 2021ean abian jarri zen bideozaintzan sistema zabaltzea eta udalerriko puntu giltzarri eta estrategikoetan kamera gehiago jartzea nabarmentzen dugu, balizko delitu-jarduera bat prebenitzeko eta, aldi berean, ikerketa-lanetan laguntzeko "adierazi dute sozialistek.

 Irudiak hartzeko baliabideak handitzeaz gain, sozialistek Udaltzaingoak dituen bitartekoak berrikustea, gehien kaltetutako zonalde eta auzoetan duten presentzia indartzea eta auzokideen kontzientziazio-programa bat ezartzea proposatu dute, gertakari horien aurrean prebentzioa eta lankidetza sustatzeko.

"Andoaingo Udaltzaingoa egiten ari den lana goraipagarria da, eta publikoki aitortu nahi dugu, baina uste dugu inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide teknologiko eta tresna aurreratu gehiago ematea, segurtasunaren eta hiri-trafikoaren kudeaketaren arloko erronkei aurre egiteko" adierazi du Udal Talde Sozialistak .

Alderdi Sozialistak gogorarazi du, gainera, hiri-altzariak Andoaingo herritar guztien ondare direla, eta ekintza bandalikoen aurrean horiek konpontzeko edo ordezteko udal baliabide publikoak erabiltzen direla, andoaindar guztienak direnak, eta dei publikoa egin dute horiek behingoz bertan behera uzteko.

"Gure ustez, herritarren segurtasunak lehentasuna izan behar du gure Udalarentzat, eta funtsezkoa da EH Bilduk erabaki eraginkorrak eta ausartak hartzea bizilagun guztiak ingurune atsegin, seguru eta babestuago batean elkarrekin bizi ahal izateko. Zentzu horretan, Andoaingo Alderdi Sozialistak berriro eskua luzatu du helburu hori lortzeko "amaitu dute sozialistek.