Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE ANDOAIN

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andoaingo PSE-EEk 14 urterainoko doako hiri-garraioa eta Gipuzkoako gainerako herritarrekiko berdintasunezko deskontuak ezartzeko proposamena onartu du

Udal Talde Sozialista pozik agertu da Andoain, 2023tik eskatu duten bezala, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan sartuko delako, Herribusaren erabiltzaileek Mugi Sistemak eskaintzen dituen abantaila eta deskontu guztiak jaso ditzaten.

1. argazkia

Andoaingo PSE-EEk eskerrak eman dizkie gainerako taldeei, andoindarrentzat mugikortasun deskontuak Gipuzkoako gainerako herritarrekin parekatzea eskatzen zuen mozioa onartu izanagatik.

"EH Bilduren ekimen faltaren aurrean, Udal Talde Sozialistak beste behin ere hartu du lidergoa andoaindarrek mugikortasun iraunkorraren arloan dituzten eskubideen defentsan. Gure proposamenari esker, eta gainerako taldeek aho batez lagunduta, Udalak beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du, 2025eko uztailaren 1etik aurrera andoaindarrek 14 urtera arteko garraioaren doakotasuna, 25 urte arteko pertsonentzat % 50eko deskontuak eta Hiribusaren gainerako erabiltzaileentzat % 40ko hobariak jaso ditzaten, Mugi sisteman integratzea eraginkorra izan arte. Proposatu ditugun neurri horiekin Gipuzkoako gainerako udalerriekin parekatzen gara, horien udal-gobernuek aspaldi egin baitzuten euren garraio publikoa sistema horretan sartzeko apustua ", adierazi dute sozialistek.

Udal Talde Sozialistarentzat, proposamena onartzearekin batera, zuzendu egiten da andoaindarrek, bereziki 25 urte arteko adingabe eta gazteek, jasan behar zuten desabantaila eta diskriminazio egoera argia. "Funtsezkoa da Udalak ekimena izatea Andoaingo familia bakar bat ere atzean geratuko ez dela bermatzeko neurriak ezartzeko. Sozialistek orain arte bezala jarraituko dugu lanean, Andoaingo familia bakoitzaren ongizatea eta eskubideak zaintzen "amaitu dute.

Andoain, 2025eko ekainaren 27a