Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE ANDOAIN

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andoaingo PSE-EEk kiroldegia eta pabiloi berria handitzeko proiektu estrategikoak babesten ditu, biak gobernu sozialistak bultzatutakoak, baina gardentasuna eta zorroztasuna eskatzen ditu finantzaketan

Udal Talde Sozialistak EH Bilduk iragarritako 18 milioiko maileguak, Andoaingo gizarte politikak eta etorkizun ekonomikoa arriskuan ez jartzea zainduko du

1. argazkia

Andoaingo PSE-EEk babesa adierazi du Allurralde kiroldegia handitzeko finantzaketa bilatzeari eta udal zerbitzuetarako pabiloi berri bat eraikitzeari. Bi proiektu horiek "poztasun eta harrotasun handia" ematen diote Udal Talde Sozialistari. Gogorarazi dutenez, bi proiektuak aurreko udal gobernuaren "apustuaren, lanaren eta determinazioaren" emaitza dira, PSE-EEk gidatuta eta EAJ/PNVrekin koalizioan.

Ildo horretan, Udal Talde Sozialistako bozeramaileak adierazi du bi proiektuen ibilbidea “ez dela gaur hasten". Zehazki, 2021ean hasi zen, udal pabiloiaren idazketa bultzatu zuen aurreko koalizio-gobernuaren ekimenari esker, eta Kiroleko eta Hirigintzako zinegotziak izan ziren, biak Alderdi Sozialistak gidatua,
2023ko ekainean esleitu zen polikiroldegia handitzeko proiektuaren idazketa abian jarri zutenak, 246.900,50 euroko aurrekontuarekin, amaitu eta entregatu berri dena.

Proiektu horiek finantzatzeko 17,8 milioi euroko banku-mailegua eskatzeko iragarpenaren aurrean (eragiketa finantzario hori berretsiz gero, udalaren historiako zorpetzerik handienetakoa izango litzateke), Andoaingo PSE-EEk Andoni Alvarez alkateari eskatu dio gardentasunez jokatzeko eta herritarrei azalpen argiak eta datu zehatzak emateko.

Aritz Alkain bozeramaile sozialistak gogorarazi zuen alkateak birritan egin duela agerraldia mailegu hori iragartzeko, "herritarrei proiektuak aurkeztu aurretik, herritarren parte-hartzearen eta gardentasunaren adibide bitxia". Hala ere, azpimarratu zuenez, "agerraldi horietako batean ere ez du azaldu zer ezohiko neurri hartuko dituen horrelako zor baten ordainketa bermatzeko".

"Orain arte, EH Bilduk prentsa titular bakarra bilatu du, baina ez du ez ziurtasunik ez benetako bermerik eskaini", salatu zuen Alkainek. Horregatik, Alderdi Sozialistak galdera sorta bat helarazi zuen osoko bilkuran, baina alkateak ez zuen erantzun nahi izan: ea Andoainek horrelako mailegu bat bere gain hartzeko gaitasunik duen, ea mailegu horrek tasa eta zergen igoera edo udal-dirulaguntzen murrizketa ekarriko duen, ea dagoeneko bermerik dagoen finantza-erakunderen batek baldintza justuetan eta Foru Aldundiaren baimenarekin emateko, zer amortizazio-egutegi aurreikusten den eta nola eragingo duen udal-kontuetan, gastua murrizteko edo diru-sarrerak handitzeko zein neurri ezohiko aurreikusten diren eta zer ondorio izango dituzten udal-zerbitzuetan, etxebizitzan, hiri-mantentzean edo gizarte-politiketan, edo nola bermatuko den mailegu horrek ez diela kalterik egingo baliabide gutxien dituzten familiei eta ez dituen Udalaren premiazko beste behar batzuk arriskuan jarriko.

"Horrelako zor bat onartu aurretik edozein familiak bere buruari egingo lizkiokeen oinarrizko galderak dira, eta alkateak erantzuten jakin beharko luke", azpimarratu zuen Alkainek.

Finantzaketa bilatzeko laguntza arduratsua, baina “txeke zuririk” gabe
PSE-EEk argi utzi nahi izan du bat datorrela kiroldegia handitzeko eta zerbitzuen pabiloi berria eraikitzeko beharrarekin, sozialistek gidatutako aurreko udal gobernuak bultzatutako proiektu estrategikoak. Hala ere, ohartarazi dutenez, "seriotasuna, gardentasuna eta plangintza zorrotza ez dira aukera bat, betebeharra baizik".

PSE-EEk azpimarratu du gobernu taldearen proposamenari emandako baiezko botoa mailegua lortzeko aukera aztertzeko izapide administratiboak hasteko beharrezkoak diren aurrekontu-partidak sortzera mugatzen dela. "EH Bildu edozein negoziazio motatik kanpo nahi izan bagaitu ere, hasierako izapide hau babesten dugu erantzukizunez eta gurekin batera sortutako proiektuak direlako. Baina gure gaurko babesak ez du esan nahi alkatearen kudeaketari abala ematen diogunik, ezta maileguari txeke zuria ematen diogunik ere, eta inola ere ez du esan nahi datozen hilabeteetan aurkeztuko diguten finantza operazioa babestuko dugunik ", ohartarazi zuen bozeramaileak osoko bilkuran.

Zaintza eta gehieneko eskakizuna
Era berean PSE-EEk iragarri zuen prozesuaren gaineko kontrol zorrotza egingo duela, eta datuak azterlanak eta aurreikuspen ekonomikoak eskatuko dituela, eragiketak gizarte politikak, etxebizitza, udal zerbitzuak eta familia ahulenen beharrak arriskuan jartzen ez dituela bermatzeko, alderdiarentzat marra gorriak direnak

Halaber, Udal Taldeak azpimarratu du Andoaingo gainerako proiektu estrategikoen finantzazioarekin berdina izango dela, hala nola liburutegi berria, irisgarritasun plana, Gabriel Aresti eta Ondarreta birubanizatzea edo aparkaleku berriak sortzeko plana.

"Datozen hilabeteei begira, EH Bilduren mailegu proposamenak PSE-EEren babesa izan dezan, hainbat baldintza bete beharko ditu: argia, bidezkoa, lehiakorra eta guztiz gardena izatea. Gainera, finantzazio eta amortizazio plan sendo batekin batera egon beharko du, andoaindarren ongizatea eta Udalaren etorkizun ekonomikoa arriskuan ez daudela modu errealean bermatuko duena ", amaitu zuen Alkainek.


Andoain, 2025eko irailaren 25a