Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Andoain, Larraul eta Berrobiko alkateek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Tolosako ospitale publikoaren etorkizuneko kokapenak eskualdeko behar sozio-sanitarioak asetzea

Las alcaldesas de Andoain y Larraul, Maider Laínez y Maite Arana y el alcalde de Berrobi, David de Miguel, piden a la Consejera de Salud, Gotzone Sagardui, que no descarte definitivamente otras ubicaciones hasta no tener finalizado el Plan funcional

1 / 4
1. argazkia
Maider Lainez, alcaldesa de Andoain, David de Miguel Les, alcalde de Berrobi y Maite Arana, alcaldesa de Larraul

Maider Laínez, Maite Arana eta David de Miguel, Andoain, Larraul eta Berrobiko alkate sozialistak pozik agertu dira Tolosaldeko Ospitale publikoa eraikitzeko urratsak ematen jarraitzen dutela ikusita. Hori horrela izanik ere, ospitalea kokatzeko aukeratutako lursaila "egokiena" izatea espero dute, Tolosaldeko eskualdeak behar dituen osasun-behar guztiak ase behar baititu.

Are gehiago, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote gainerako kokapenak behin betiko "ez baztertzeko", plan funtzionala amaitu arte. Plangintza horren bidez, "erantzuna emango zaie Tolosaldeko herritarren osasun-premiei ez ezik, erreferentziazko biztanleriaren eta laguntza-eskaeraren ezaugarriei ere". Bestalde, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu beharko du datozen urteetan premiek izan dezaketen bilakaera.

Esan gabe doa etorkizuneko Ospitalearen diseinua zehaztuko duen Plangintza  "datorren uda baino lehen" amaituta egotea espero dutela, Osasun sailburuak alkate horiekin izandako bileran hitz eman zuen bezala. Ez hori bakarrik, Eusko Jaurlaritzak lan-erritmo horrekin jarraitzea eskatu dute, Osakidetzak proiektua lehiaketara aurten ateratzea nahi baitute.