Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Ordiziako PSE-EEk hartutako akordioak eta konpromisoak betetzeko eskatu dio EH Bilduri

Udal Talde Sozialistak udal gobernuak erakutsitako adostasun tonua eskertu du eta gogorarazi du sozialistak prest daudela Ordiziako benetako beharrei erantzungo dien aurrekontu praktiko bat defendatzeko

1. argazkia

Ordiziako PSE-EEk positibotzat jo du Udal Gobernuak elkarrizketan eta adostasunen bilaketan oinarritutako aurrekontuen negoziazio prozesu bati ireki izana. Ana Sanchez bozeramaileak “EH Bilduk erakutsitako tonu konstruktiboa” eskertu du eta azpimarratu du Udal Talde Sozialista “beti prest egongo dela aurrekontu erabilgarri, orekatu eta Ordiziako benetako beharretara bideratuaren alde lan egiteko”.

Bozeramaileak adierazi duenez, sozialistek bat egiten dute inbertsioetan aurrera egitearen garrantziarekin, hala nola, Urdaneta eraberritzea, irisgarritasun jarduerak, Barrena liburutegia berregokitzea edo Plan Orokorra behin betiko bultzatzea. "Udalerriaren etorkizunerako esparru estrategikoak dira, eta ekarpenak egiteko eta adosteko prest gaude", adierazi du.

Hala ere, Sanchezek argi adierazi nahi izan du Taldeak "konfiantza mugatuarekin" egiten diola aurre negoziazio horri, eta azaldu du “ez dela borondate kontua, esperientzia kontua baizik: osoko bilkuraren akordioak eta hartutako konpromisoak ugariak dira, oraindik bete gabe daudenak, eta horrek ezinbestean baldintzatzen du prozesuaren sinesgarritasuna".

Bete gabe dauden konpromisoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Tokiko energia-komunitatea martxan jartzea; ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jartzea; Hiri Antolamenduko Plan Orokorra esleitzea eta benetan aurrera egitea; Bizikidetza Plana garatzea; Udal Hezkuntza Kontseilua aktibatzea; Udal Larrialdietarako Plana eguneratzea, eta Osoko Bilkuran onartu eta oraindik gauzatu gabe dauden beste akordio batzuk.

Sanchezek azpimarratu  duenez, "adostasuna ezin da mezu batean geratu. Egitate, egutegi eta betetze eraginkor bihurtu behar da ". Ildo horretan, gogorarazi du "taldeen arteko eta herritarrekiko konfiantza indartzeko modurik onena hartutako konpromisoetan aurrera egitea" dela.

Udal Talde Sozialistak, bere bozeramailearen hitzetan, "eskua luzatuta, zorrotz eta leialtasun instituzionalarekin jarraituko du, Ordiziak aurrekontu sendoa, adostua eta guztion ongizatera bideratua izan dezan".