Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk EH Bilduri % 0,7ko gehienezko tasa eskatu dio portuaren eragina konpentsatzeko

Helburua zerga arloko bidegabekeria historikoa konpontzea eta bildutako dirua Lezora bideratzea da

1. argazkia

Lezoko PSE-EEk ekimen bat erregistratu du EH Bilduko Gobernu Taldeari eskatzeko foru araudiak baimentzen duen gehienezko zerga-tasa aplika diezaiela Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinei (BICE), Pasaiako portuaren kasuan bezala, 2027ko ordenantza fiskaletan % 0,7ko tasa ezarriz.


2026ko ekainean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Higiezinen Katastroari eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) buruzko Foru Araua onartu zuten. Arau berriak BICEen figura jasotzen du, eta, horri esker, Pasaiako portua bezalako azpiegitura handiek modu justu eta  proportzionalean ekarpena egin dezakete beren jardueraren eragin zuzena jasaten duten udalerrietako toki-ogasunei.

PSE-EErentzat, aldarrikapen historiko bat zen hori, eta urrats erabakigarria da udalerriak hamarkadetan jasan duen desoreka zuzentzeko.


PSE-EEko bozeramaile Joxean Sanchezek adierazi duenez, "portuak eragin handia du gure udalerrian, gizarte eta ingurumen mailan, baina orain arte Lezok ez zuen kalte horien araberako konpentsazio fiskalik jasotzen. BICEren figurarekin, azkenik, badugu tresna bat gainerako udalerriekin parekatzeko eta Lezok jasan duen bidegabekeria fiskala konpontzeko ".

Lezoko Udalak, araudi berriaren arabera, bere ordenantza fiskaletan zerga-tasa berezi bat ezarri ahal izango du higiezin hauentzat, % 0,7ko mugaraino iritsi  ahal daitekeena.


Udal Talde Sozialistak gehienezko ehuneko hori ezartzeko eskatu dio Gobernu Taldeari. "Lezoko Udalak aukera historiko bat du baliabideak biltzeko, herritarren gaineko presio fiskala areagotu gabe, eta ezin dugu aukera hori alferrik galtzen utzi", ziurtatu dute sozialistek.


Era berean, Lezoko PSE-EEk eskatu du neurri honetatik eratorritako diru-bilketaren igoera, lehentasunez, Lezon portu-jarduerak sortzen dituen ondorio negatiboak edo kanpo-eraginak arintzera bideratzea, batez ere mugikortasunaren eta trafiko astunaren arloan, baita hirigintzaren, kutsadura akustikoaren eta ingurumenaren narriaduraren arloetan ere.

Azkenik, PSE-EEk espero du Gobernu Taldeak eskaera hori aintzat hartzea eta 2027ko ordenantza fiskalen zirriborroan % 0,7ko gehieneko tasa islatzea, eta zirriborro hori  hurrengo udalbatzan eztabaidatu eta onartu beharko da.