partekatu
Soraluzeko PSE-EEk amiantoaren udal errolda egitea eskatu du
Udal Talde Sozialistak gogorarazi du legeak izaera publikoko errolda bat egitera behartzen dituela udalak, errolda hori kentzeko plangintza-egutegi batekin
Soraluzeko PSE-EEk EH Bilduren gobernuari eskatu dio ekonomia zirkular baterako hondakinen eta lurzoru kutsatuen 7/2022 Legean ezarritakoa bete dezala eta udal amiantoaren errolda egin dezala
Patricia Borinaga bozeramaile sozialistak adierazi duenez, "araudia argia da eta erantzukizuna zuzenean udalei dagokie. Horregatik, Udal Gobernuari eskatzen diogu 2026an aktibatu ditzala errolda hau egiteko beharrezkoak diren lanak ".
Legediaren arabera, amiantoa kentzeak lehentasuna eman behar die arrisku-maila handiena duten instalazioei eta biztanle zaurgarrien eraginpean daudenei. Arrisku handieneko instalazio eta kokaleku publikoek kudeatuta eta amiantorik gabe egon behar dute 2028a baino lehen, eta, Europar Batasunaren jarraibideei jarraituz, 2032an erabat desagerraraztea da helburu orokorra.
Udal Talde Sozialistarentzat funtsezkoa da Udalak “erantzukizunez aurre egitea gure auzotarren osasunean ondorio zuzenak izan ditzakeen arazo bati”.
Gainera, euskal erakundeek laguntza ekonomiko eta teknikoko hainbat lerro aktibatzen dituzte urtero, udalei zuzenduta, amiantoaren udal-erroldak egin ditzaten. Hala egin dute orain arte bai Eusko Jaurlaritzak, IHOBEren bitartez (Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mendeko sozietate publikoa), bai Gipuzkoako Foru Aldundiak, Jasangarritasun Sailaren bitartez.
Horregatik guztiagatik, PSE-EEk honako hau eskatzen dio Soraluzeko Udalari:
2026an, Soraluzeko amiantoaren udal-errolda egiteko lanak abian jarri dezala.
2026an helburu horrekin egingo diren laguntza/dirulaguntza guztiak eskatzea, errolda horrek udal-kutxetan izango duen eragin ekonomikoa minimizatzeko.