Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gipuzkoako PSE-EEk Tolosako egoitzaren aurkako beste eraso bat gaitzetsi du eta horrelako ekintzak amaitzeko eskatu du

Jose Ignacio Asensio: "Gorroto adierazpen hauen gainetik askatasuna eta errespetua defendatzen jarraituko dugu. Gure egoitzei egindako pintadek ez digute politikan eta giza eskubideen defentsan ditugun konpromisoetan eragingo"

1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEk Tolosan duen egoitzaren aurkako beste eraso bat salatu du, Israelen aurkako pintadak agertu baitira bertan. Hau hilabete baino gutxiagoan Tolosan gertatu den bigarren erasoa da, eta hirugarrena Gipuzkoan, urriaren 1ean sozialisten Donostiako egoitzaren aurkako erasoaren ondoren. 


Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak irmoki gaitzetsi du eraso berri hau, eta "horrelako ekintzak behin betiko  etetea" eskatu du.


"Palestinako herriari babesa agertu duen eta Israelgo gobernuak Gazan egin duen genozidioa aho batez gaitzetsi duen alderdi politikorik baldin badago, Alderdi Sozialista da. Gero, beste guztiak etorri dira ", adierazi du.

Asensioren ziurtatu du, PSE-EEk bere printzipioak "irmotasunez eta lasaitasunez" defendatzen jarraituko duela, "munduko edozein lekutan giza eskubideen defentsarekin konprometituta gaudelako".

"Eraso hauek onartezinak dira. Inora ez garamatzaten gorroto-adierazpenak dira. Horien aurrean, askatasuna eta demokrazia defendatzen jarraituko dugu, gizartea eraldatzeko tresna gisa ", gaineratu du.