Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Beasaingo PSE-EEk defendatu du Talde Sozialistak energia hobetzeko onartutako laguntzak "inoiz baino beharrezkoagoak" direla

2025eko iraila eta azaroa bitartean sei dirulaguntza eman ziren, 5.500 eurokoak

1. argazkia

Beasaingo PSE-EEk udalerriko eraikin eta etxebizitzen hobekuntza energetikorako Udal Talde Sozialistak bultzatutako laguntza lerroari balioa eman dio.


Dirulaguntza horiek otsailean argitaratu dira berriro, eta honako helburu hauek dituzte: eraginkortasun energetikoa sustatzea, ingurumena babesten laguntzea eta udalerriko bizilagunen ongizatea hobetzea.


Sozialisten ustez, gainera, laguntza horiek une "erabakigarrian" iristen dira, eta garrantzi berezia hartzen dute energia-kostuen igoerak eta nazioarteko ziurgabetasunak markatutako une honetan, faktore horiek zuzenean eragiten baitiote familia askoren ekonomiari.


Eva Alvarez bozeramaile sozialistak azaldu duenez, "oso jakitun gara udalerriko familia asko energia-gastuei aurre egiteko izaten ari diren zailtasunez, prezioen igoerak eta nazioarteko ezegonkortasunak areagotutako egoera baita". ildo horretan, "une zailetan energia-kostuak arintzea funtsezkoa" dela adierazi du.


Joan den urtean, iraila eta azaroa bitartean, guztira sei dirulaguntza eman ziren, 5.447 eurokoak, eta kopuru horrek ekimen horren eragin positiboa islatzen du.