partekatu
Arrasateko PSE-EEk panel fotovoltaikoak Uarkapeko frontoian jartzea txalotzen du
Udal Talde Sozialistak nabarmendu du hori Gobernu Taldearekin negoziatutako puntuetako bat dela, aurrekontu-akordioa lortzeko

Arrasateko PSE-EEk oso positibotzat jo du Uarkapeko frontoian panel fotovoltaikoak jartzea. Panel horiek 137,76kwh potentzia dute, eta ez 140.000 kwh, udal gobernuak akats baten ondorioz argitaratu duen bezala.
Proiektu hau sozialistek gobernu taldearekin negoziatu duten puntuetako bat da, PSE-EEk babestutako aurrekontu akordioaren esparruan.
"Proiektu honek jarraipena ematen die azken hamarkadan energia aurrezteko bultzatu ditugun politikei. 5 kwh bakoitzeko 11 puntuz ari gara, udal eraikin ezberdinetan kokatuta, hala nola aurreko legealdian Kulturolako eraikinean instalatutako 70 kwh eta agintaldi honetako 137,76kwh ", adierazi dute sozialistek.
Panel horiez gain, argiak LED teknologiarekin aldatu dira, eta horrek "gure udalerriarentzat aurrezpen handia suposatzen du arrasatearren mesedetan".
"Aurrerapen horiek Udal Talde Sozialistak Arrasate-Mondragon udalerri jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin etengabe egiten duen ahaleginaren parte dira. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ekimenekin lanean jarraitzen dugu ", amaitu dute sozialistek.