Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Arrasateko PSE-EEk Oñatiko eta Antzuolako atez atekoa ordaintzeak zabor tasan duen gainkostua salatu du

Udal Talde Sozialistak ohartarazi du Arrasateko bizilagunek zaborren gaineko aparteko tasa aurreztuko luketela Oñatin eta Antzuolan erabiltzen den atez ateko sistemagatik izango balitz ". Horregatik, EH Bilduri eskatu dio herritarrei jakinaraz diezaiela zein den udal zaborraren tasaren errealitatea

1. argazkia

Arrasateko PSE-EEk salatu duenez, Oñatin eta Antzuolan  ezarritako atez ateko bilketa sistemarekin, herritarrek zabor-tasagatik legokiokeenaren bikoitza baino gehiago ordaintzen ari direla. Hori dela eta, herritarrei informazio argia eta gardena emateko eskatu dio EH Bilduri.

Gaur egun, Debagoieneko Mankomunitateak osatzen dituen udalerri guztietatik, Oñatik eta Antzuolak bakarrik aplikatzen dute atez ateko sistema, eta gainerakoek edukiontzien bidezko bilketa mantentzen dute.

Bi udalerri horietako bilketa-kostu errealak, Mankomunitatea osatzen duten gainerako udalerrietan erabiltzen diren edukiontzien bidezko zabor-bilketak sortzen dituen kostuak baino bi aldiz handiagoak dira.

Aritz Murua bozeramaile sozialistak azaldu duenez, "udalerri bakoitzak berea ordainduko balu, Antzuolak eta Oñatik Zaborren Mankomunitatea osatzen dugun udalerriek ordaintzen dugun kostu osoaren % 50 baino gehiago hartuko lukete beren gain. Zergatik hartu behar dugu gure gain Mankomunitateko gainerako udalerriek ez dagokigun gainkostua zabor-tasan? ".

PSE-EEk azalpenak eskatu dizkio Udalari, eta gogorarazi du edukiontzien bidezko bilketaren tasa 49 eurokoa dela herritar bakoitzeko, eta atez ateko sistemarena, berriz, 109 eurokoa. "Funtsezkoa da Udala gardena izatea eta gastuen datu errealak publiko egitea. Sistema hori EH Bilduren inposaketa izan da, herritarren babesik ez duena eta herritarren poltsikoari kalte zuzena egiten diona ", adierazi du Muruak.

Atez ateko zabor-bilketaren sistemak huts egin zuen Arrasaten, eta 2015ean, ezarri eta bi urtera, herritarren kexen ondoren, atzera bota zen. Berriz ere ezarri zen edukiontzien sistema.

"Arrasateko bizilagunok, bere garaian, sinadurekin eta adierazpenekin erakutsi genuen ez geundela ados herritarren intimitatearen sistema zikin eta inbaditzaile horrekin, eta egiaztatzen jarraitzen dugu edukiontzien sistema baino askoz garestiagoa dela. Arrasatearrok EH-Bilduren paganoak ez izatea exijitzen dugu ", adierazi du Muruak, Oñatin eta Antzuolan atez ateko ordainketa baztertu eta Arrasateren interesak Mankomunitatean defendatzeko eskatu dio gobernu taldeari, “Oñatin eta Antzuolan EH-Bilduren kapritxoen “paganinis” gisa jarduten jarrai ez dezagun”.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, Udal Talde Sozialistak Udalari eskatzen dio kostuei buruzko informazio argi eta zehatza eman dezala eta EH Bilduri hondakinen kudeaketa ereduari buruzko gogoeta egin dezala.