Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

AZKOITIKO PSE-EE ALDERDIAK SEXU-ERASOEN AURKAKO APP BAT EZARTZEKO ESKATU DU

PSE-EE alderdiaren Azkoitiko udal-taldeak sexu-erasoei aurre egiteko dagoen mugikorretarako aplikazioa udalerrian ezartzeko eskatu dio Udalari. Mozioa otsaileko Udal Osoko Bilkuran aztertuko da, eta “app” hori garatzeko Eudelekin koordinatuta lan egitea proposatu du.

1. argazkia

Janire Igoa bozeramaile sozialistak komunikatu batean gogorarazi duenez, hasierako proposamena joan den urteko urrian sortu zen Durangon. PSE-EE alderdiak hiribildu horretan duen bozeramaile eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Pilar Ríosek joan den urteko urrian bultzatu zuen ideia “aitzindari” hori. Emaitza onak kontuan hartuta, uste dugu Azkoitian ere baliatu egin behar dugula teknologia sexu-erasoen aurkako disuasio-tresna gisa.

Azaldu duenez, joan den urtean sexu-eraso bat gertatu zen ustez (Andramari jaietan salatu zen), eta gure herrian beste ezein emakumek horrelako egoerarik ez jasatea lortu behar dugu. “Emakumeek jasaten dituzten erasoak geldiarazteko jardun beharra dago, eta horrek erabateko lehentasuna izan behar du guztiontzat, baita gure ekintza publikoaren barruko jardun nagusien xede ere. Ildo horretan, eremu guztietan jardun beharra dago, gure lurraldeko emakume eta nesken segurtasuna bermatu ahal izan dadin (gure betebeharra da hori) eta emakumeak eta neskak gure lurralde eta udalerrietako kaleetan askatasun osoz eta beldurrik sentitu gabe ibili ahal izan daitezen”.