Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

AZKOITIKO PSE-EE UDAL TALDEAK PNV-ren EZEZKOA KRITIKATU DU HILERRIAREN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO PROPOSAMENARI

Azkoitiako PSE-EE taldea udal-aurrekontuetarako zuzenketak erregistratu dituen oposizioko lehen alderdia izan da

1. argazkia

Azkoitiko PSE-EE taldea udal-aurrekontuetarako zuzenketak erregistratu dituen oposizioko lehen alderdia izan da, eta alderdi honek udal-gobernuak aurrekontu-sail bat era partzialean behintzat onartzea lortu du, udal-liburutegian Hizkuntza-Autoirakaskuntza Atal espezifiko bat sortzea; azkenean aurrenkontu-sail hori 3.000 eurokoa izango da. Janire Igoa Azkoitiko Udaleko sozialisten bozeramailea-ren arabera, “udal-liburutegian leku eta atal espezifiko bat sortzea da asmoa , hizkuntza desberdinak ikasi ahal izateko – edo bere ezaguera era autonomoan indartzeko – kalitatezko baliabideak eta gaiak egon daitezen”. 

Hala ere, EAJ-k atzera bota du 35.000 euroko hilerriaren sarbidea berritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko Alderdi Sozialistaren proposamena. Horregatik, bere ezinegona  adierazi du zinegotzi sozialistak “hilerrirako irisgarritasuna egoera txarrean dago” eta “adineko pertsona askok esan didate zailtasun itzelak dituztela hilerrira iristeko, bereziki euria egiten duenean”, eta “EAJ-k ez du ezer egin nahi izan”. 

Igoa-k, “Hilerriraren Irisgarritasun/Berrikuntza/Sarbide-eraikuntza” eta “udal-liburutegian Hizkuntza-Autoirakaskuntza Atal espezifikoa ” aurrekontuetan sail berriak eskatuz gain, bi zuzenketa gehiago ere erregistratu ditu. Haietako batean, Azkoitiako PSE-EEk eskatu du 12.000 euroko gehikuntza gazteen  alokairurako diru-laguntzetan. Eta bestean, eskatu du 10.000 euroko gehikuntza San Jose Egoitzarako; izan ere, “EAJ-k aurrekontu-sail hori 6.000 eurotan gutxitu nahi du eta”.

Baina EAJ-ren udal gobernuak bi azken zuzenketa hauek baita ere atzera bota ditu  – gazteen alokairurako diru-laguntzarena eta San Jose Egoitzarena – eta, horregatik, zinegotzi sozialistak ostegun honetan – abenduaren 27an – ospatu den Osoko Bilkuran aurrekontuen alde ez bozkatzea erabaki du abstentzio botoa  emanez. 

PSE-EE udal taldeak udal-aurrekontuetarako zuzenketak erregistratu dituen oposizioko lehen alderdia izanez, zinegotzi sozialistak gogoratu nahi izan du “udal-aurrekontuak  azkoitiarren bizitza hobetzeko tresnarik zuzenagoenak dira eta Azkoitiako Alderdi Sozialistan aktiboki lan egiten ari gara zentzu horretan”. Azkenik, Igoak gaineratu du “Azkoitiako Herriko Etxean jada lan egiten ari gara 2019-ko proposamenetan, eta azkoitiar guztiak gonbidatzen ditugu bertara hurbiltzea eta haien ardurak adierazteko”.