Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Aldundiak deskontu gehiago proposatu zituen Mugi Gaztean, eta 90.000 gaztek baliatu ahal izango zituzten

Marisol Garmendia diputatuak nabarmendu duenez, “EH Bilduk arduraz jokatu izan balu, Gipuzkoako Lurraldearen Garraio Agintaritzaren Batzarrean onartu ahal izango zen neurri hori”. Proposamen horrekin, gazteek Mugin % 14ko deskontu gehigarria izatetik % 25eko deskontu gehigarria izatera pasako zen, eta % 100ekoa izango zen hilean 50 bidaia baino gehiago eginez gero”.

1. argazkia

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendia sozialista Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean agertu da, berak eta EH Bildu taldeak eskatuta, 2019rako Gipuzkoako garraio publikoko Mugi sistemaren tarifen egoeraren berri emateko. Tarifa horiek Gipuzkoako Lurraldearen Garraio Agintaritzaren Batzarrean eztabaidatzen eta onartzen dira, eta joan den azaroko batzarrean ezin izan ziren eguneratu zenbait kide ez baitzen bertaratu, tartean EH Bilduko bi ordezkariak.

Marisol Garmendia diputatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatu zuen 2019rako tarifak bere horretan uztea eta Mugi Gaztearen deskontuak gehitzea, % 14tik % 25era, Gipuzkoako garraio publikoan MUGI txartela erabiltzen duten gazte guztientzat, hau da, 6 eta 25 urte arteko ia 90.000 gazterentzat. Gainera, deskontu hori % 100ekoa izango zen 51. bidaiatik aurrera —egungo % 90eko deskontutik % 100eko deskontura—; hartara, joan-etorriak doakoak izango ziren 51. bidaiatik aurrera. Gazteentzako deskontu berri horiek gehigarriak izango ziren eta gehituko zitzaizkien MUGI sistemako erabiltzaile guztiei tarteen arabera eta modu progresiboan aplikatzen zaizkien deskontuei.

Mugikortasuneko diputatu sozialistak adierazi duenez, “Mugikortasuneko Departamentuak aurkeztu duen eta EAJ / PSE-EE koalizio-gobernuak babesten duen proposamen horrek hilean gazte bakoitzari % 9,5 eta % 13 arteko aurrezpena ekarriko zion, egiten duen bidaia kopuruaren arabera. Horrenbestez, urtean 14,5 euro eta 60 euro arteko aurrezpena ekarriko zion gazte bakoitzari, bidaia kopuruaren arabera. Nire iritziz oso onuragarria izango zen Gipuzkoan garraio publikoa erabili ohi duten Gipuzkoako gazteentzat, 90.000 gazte ingururentzat. Baina, zoritxarrez, Gipuzkoako Lurraldearen Garraio Agintaritzaren Batzarrera zenbait kide bertaratu ez zenez gero —tartean Eusko Jaurlaritza eta EH Bilduko bi kideak—, ezin izan zen batzarra egin eta ezin izan zen gazteentzat tarifa berrien gure proposamena bozkatu”. 

Marisol Garmendia diputatu sozialistak aditzera eman du, Batzarrean ez ezik,  irailean eta urrian egindako batzorde teknikoen aurretiazko hiru bileretako bakar batean ere ez duela parte hartu EH Bilduk. Bilera horietan zenbait proposamen aztertu zen, hala nola tarifak bere horretan uztea, 0,05 eta 0,5 euro arteko igoera, 0,01 euroko igoera eta lehen tartea aldatzea, deskontuak gehitzea eta Mugi Gaztean hirugarren tartearen doakotasuna. Diputatuak gehitu du EH Bilduk “erabateko utzikeriaz eta arduragabetasunez” jokatu duela.

Garmendiaren iritziz, “EH Bilduk erakutsi du ez duela Gipuzkoako garraio publikoaren  tarifen inguruko inolako interesik eta kezkarik, ezta Aldundiak gazteentzat proposatzen dituen Mugi Gaztea txarteleko deskontuak hobetzeko interesik eta kezkarik ere. Ez da hiru batzordeetara bertaratu, ezta Errenteriako Udaleko haien ordezkariak egindako proposamena babesteko ere. Benetako interesa izan balu, eta kargu publikoek —EH Bilduko kargu publikoek ere bai— duten erantzukizun politikoaren eta herri-ordezkaritzaren arabera jardun izan balu, nahikoa izango zen Gipuzkoako Lurraldearen Garraio Agintaritzaren azaroko Batzarrera EH Bilduren bi ordezkarietako bat bertaratzea, besterik ez bada ere, eta horrela Batzarra egin ahal izatea eta Mugi Gaztearen deskontu berriak onartzea”.

 “Gipuzkoako herritarrek eta, batik bat, Gipuzkoan garraio publikoa erabiltzen duten 90.000 gazteek aintzat hartuko dute EH Bilduk garraio publikoaren babesean eta gazteentzako tarifa sozialagoen eta progresiboagoen babesean arduragabekeriaz jokatu izana” nabarmendu du Garmendiak.

2019rako Mugi tarifak eguneratzea onartu ez denez gero, indarrean jarraitzen dute gaur egun aplikatzen direnak.