‘Gipuzkoak aldaketa behar du’, horixe zen gure goiburua foru-hauteskundeetarako kanpainan. Baina goiburu bat baino gehiago zen. Gipuzkoako gizarteko sektore baten nahia adierazten zuen; izan ere, orduan, eta orain indar gehiagorekin, sektore garrantzitsu batek aldaketa eskatzen zuen Gipuzkoako politikan, EAJk bere barne-zatiketa eskaintzen baitzion gizarteari, eta horrekin batera, eskandaluak, ideiarik ere apenas eta axolagabetasuna jendeari benetan kezkagarri zaizkion gaien inguruan.
Ilusioaren eta itxaropenaren kanpaina izan zen, eta mobilizazio horri esker, Foru Parlamentuan alderdirik bozkatuena izatea lortu genuen. Bagenekien EAJri Gipuzkoan irabaztea ez zela erraza, baina emaitzek erakutsi dute ez zela ezinezkoa eta, horrela, 27M data historiko bilakatu da sozialistentzat. José Luis Rodríguez Zapaterok bere inbestidura-saioan zioen “merezi duela utopia batzuekin amets egitea”. Eta horietako bat izan zen honako hau.
Maiatzaren 27an, aurrerakoien eta Aldundian politika egiteko beste modu bat bilatzen zutenen mobilizazioarekin, EAJri irabazi ahal izatea lortu genuen. Maiatzaren 27an, sozialistek mito bat lurrera botatzea lortu genuen: EAJ Gipuzkoan garaiezina zela zioena.
PSE-EEn beti prest izan gara EArekin batera Foru Aldundia gobernatuko duen aliantza bat aztertzeko, baina azkenean ez da posible izan. Bi galtzaileek, EAJk eta EAk, gobernua osatu zuten, nahiz eta sozialistak izan ziren indarrik bozkatuena Gipuzkoako Batzar Nagusietan, 16 batzarkiderekin lau zirkunskripzioetan.
| A | A | A | O | O | L | I |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |