Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Itxasok terrorismoaren biktima guztiak omentzea proposatzen du, Gipuzkoako herritan atentatuak gertatu ziren lekuetan oroitzapenezko plakak ipiniz

Gipuzkoako sozialistek bizikidetzaren arloan Foru Aldundirako bere hauteskunde-programa aurkeztu dute. Programa horretan ere jasota dago Euskal Herriko Unibertsitatean Memoriaren eta Bizikidetzaren Katedra sortzea, indarkeriaren kontaketa osatzeko eta gertatutakoaren memoria bermatzeko.
“Guztion eskubideak, askatasuna eta memoria bermatuko dituzten balioetan oinarrituta, bizikidetzaren Gipuzkoa eraiki nahi dugu, eskubide berberak edukiz desberdinak izateko aukera edukiko dugun Gipuzkoa”.

1 / 3
1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEk maiatzaren 26ko Foru-hauteskundeetarako bizikidetzaren arloan osatutako hauteskunde-programa aurkeztu du, gaur, Lagun liburu-dendan. Denis Itxaso Diputatu Nagusirako hautagaiak Udalekin elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu du, Gipuzkoako herri guztietan —Donostian egin den moduan— ETAren indarkeria jasan zuten pertsona guztiak gogoratzeko oroitzapenezko plakak ipintzeko. Itxasok esan du “neurri handi batean, Gipuzkoaren etorkizuna herritarrak elkar errespetatuz bizi ahal izateak baldintzatuko duela, dibertsitatea onartuz, inposaketarik gabe, eta diferentea suntsitzea bilatzen zuten politiken ondorioz urtetan gipuzkoar askok jasan ditugun injustiziak eta sufrimenduak gogoratuz eta aitortuz".

Denis Itxasok bizikidetza-arloan Gipuzkoako PSE-EEren programa aurkeztu du Luis Castells-ekin batera. Sozialisten helburua bizikidetzaren Gipuzkoa eraikitzea da, guztien eskubideak, askatasuna eta memoria bermatuko dituzten balioetan oinarrituta, pertsona guztiek euren aukerak berdintasun handiagoz eta diferentziak gehiago errespetatuz bizi eta adierazi ahal izateko. “Eskubide berberak edukiz diferenteak izateko aukera emango duen Gipuzkoa”.

“Gipuzkoako Foru Aldundian bizikidetza-giroa normalizatzea izan da sozialisten ekarpen nagusia, diferenteen artean akordioa ahalbidetuz eta hitzarmenaren eta errespetuaren kultura sendotuz. ETAren terrorismoa zuzenean sufritu zuten biktimak aitortzen hasiz. Jorratutako politika guztiak askatasuna eta berdintasuna bezalako balioak defendatzera eta pertsona guztien eskubideak babestera bideratuta daude, hori baita bizikidetza bidezko eta baketsu baterako berme onena.”, azaldu du Diputatu Nagusirako hautagai sozialistak.

Hala, Itxasok gogoratu ditu legealdi honetan Aldundiak Lagun liburu-dendari —askatasunen defentsan hartu zuen konpromiso irmoagatik— eta Raul Guerra Garrido idazleari —El Cacereño-ren edizioaren berrogeita hamargarren urteurrenean, erakutsitako gizalegezko konpromisoagatik— egin dizkien omenaldiak. Halaber, ETAren lehen hilketatik 50 urte betetzen zirela eta, Koldo Mitxelena Kulturgunean egin zen erakusketa azpimarratu du, baita erakusketa horren baitan ETAren biktimei egindako omenaldia ere, talde terrorista behin betiko desegin ondoren. 

Bizikidetzaren arloan sozialisten beste proposamen bat da, lankidetza-hitzarmen baten bitartez, Euskal Herriko Unibertsitatean Memoriaren eta Bizikidetzaren Katedra bat sortzea, Gipuzkoaren azken urtetako historian bizikidetzaren aurkako erasoen eta indarkeriaren kontaketa osatzeko eta, era horretan, dibulgazio pedagogikoaren bidez, gertatutakoaren memoria bermatzeko eta halakorik berriro ez gertatzeko. Halaber, ikastetxeetara helduko den bizikidetza-ikasgela bat sortzea proposatzen dugu, gertatutakoaren memoria helarazteko, eta gazteen artean tolerantziaren eta errespetuaren balioak sendotzeko.   

Itxasok ere Bizikidetza eta giza eskubideen aldeko Saria sortzeko konpromisoa hartu du, tolerantzia eta errespetua bezalako balioak bultzatzen paper azpimarragarria betetzen duten pertsonak eta erakundeak nabarmentzeko eta saritzeko.