Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistok lan egiten jarraituko dugu erakundeak herritarren eta tokiko ekonomiaren esku jartzeko”

PSE-EEren idazkari nagusiak Izaskun Gómez alkateak eta erakundeek Pasaiako Itsas Festibalean egindako lana eta beren arteko koordinazioa nabarmendu ditu

1. argazkia
Una representación del PSE-EE pasea por Pasaia durante el Festival Marítimo | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur nabarmendu duenez, Euskal Sozialistek egunero egiten dute lan “erakundeak herritarren eta tokiko ekonomiaren esku jartzeko, beren arteko koordinazioari laguntzeko eta hainbat proiektu ahalbidetzeko, hala nola Pasaiako Itsas Festibala. Ekitaldi hori Izaskun Gómez alkate sozialistak zuzentzen duen Udalak antolatu du, eta, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Denis Itxaso diputatuordearen bidez, eta Eusko Jaurlaritzak, Alfredo Retortillo Turismo sailburuaren bidez, parte hartu dute.

Idoia Mendiaren aburuz, alkatetzan egon den hiru urteetan, Pasaiako alkateak frogatu egin du gaitasuna duela etorkizunerako erabakigarriak diren proiektuei ekiteko, hala nola Pasaiako badia birsortzeari: “Pasaiako Portuarekin, Gipuzkoako Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lanean ari da, eta, horri esker, Pasaiak harrotasunez eta haren aukerez ziur begira diezaioke etorkizunari”.

“Udalerria izan denaren harrotasuna berreskuratzen ari da, eta etorkizunari begira proiektatzen ere bai. Bilduk berentzako bakarrik gobernatu zuen, beren intereserako, eta bidegabeak handitu zituen konturatu gabe mundua aldatzen ari dela. Baina, batez ere, konturatu gabe Pasaiak etorkizunari begiratu behar diola”, azaldu du. 

Autogobernuari buruzko ponentziaren lanen inguruan kazetariek egindako galderei erantzun die Idoia Mendiak, esanez, sozialisten aburuz, autogobernuak herritarrentzako tresna bat izan behar duela, 1979tik asko aldatu den mundu batean hobeto gobernatzeko. Bestalde, bermatu egin du PSE-EEk “bere ideiak ekarriko dituela eta herritarrentzako erabilgarria eta bideragarria den akordio bat egiteko indarrean den legearen testuinguruaren barruan”.

“Alderdi Sozialistak iragana du eta esan dezakegu beti egon garela herrialdean egin diren akordio guztietan, hala nola 1936ko estutuetan eta 1979ko Estatutuan, hau da, gaur egungo Euskadi eraiki duten akordio guztietan”, azaldu du. Hala ere, adierazi duenez, “ez genuen parterik hartu Lizarrako Estatutuaren garapenean, ez eta Ibarretxe planean ere, inora eramaten ez gintuztelako”. “Herrialdearentzako onak diren akordioetan parte hartuko dugu, Euskadi solidarioa, berdina eta soziala eraikitzen duten horietan, horiek osatzen baitute euskal gizartearen nortasun-ezaugarririk handiena”, ziurtatu du.