Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
No te lo pierdas No te lo pierdas

Diciembre 2018

L M X J V S D
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Cerrar
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Euskal Sozialistak

Documentos

compartir  compartir

Batzen Gaituena

Foto 1

Aurten 50 urte dira Euskaltzaindiaren Arantzazuko Batzar erabakiorra ospatu zela. Jakina denez bertan euskara batuaren akordio orokorrari behin betiko bultzada eman zioten, euskaltzainek lehenago Ermuko Zinean ezarri ziren konpromezuei baiezkoa eman zietenean.

 > Orduan, Koldo Mitxelenak, Luis Villasantek eta beste batzuk  presio eta kanpainia gogorrei egin behar izan zioten aurre euskarak bizitza modernorako behar beharrezkoa zuen batasunari ekin ziezaion. Aski ezaguna da batuaren kontrako diskurtsoa euskalkien partikularismoan oinarriturik egiten zela. Honela, euskalki ezberdinen pluraltasuna  batuaren aurka erabiltzen zen , euskal hiztunen arteko  ezaugarri komunak alde batera utzi eta euskaldunen arteko ezberdintasun linguistikoak azpimarratuz. Pluraltasuna osatzen duten ezaugarriak batasunaren aurka erabiltzea gaur askok duten  tentazioa ere bada. Dibertsitateak aberastasuna dakar , baina ezaugarri propioak beste batzurenen kontra goraipatzen direnean, emaitza juxtu kontrakoa da. Gureak besteena ukatzeko balio badu pobretu egiten gara  aberastu ordez. Ongi ulertu zuten hau 1968 an Arantzazun bildu ziren euskaltzainek. Urteurren honetan egin dezakegun omenaldirik onena horixe dugu. Euskarak plazara zabaltzeko behar duen bultzadan , euskara bera, batasun elementu bezala erabiltzea hain zuzen ere. Dibertsitatea partikularismo banatzailea ez bihurtzea. 

> 1968an Euskarak zuen erronka nagusienetako bat komunikabideetan, hezkuntza sisteman edota bizitza publikoan erabili ahal izateko behar zuen batasun linguistikoa egitea zen. Euskara,  modernitateak zituen behar hauei makal aurre eginik, mendeetan gune pribatuetako hizkuntza izan zen euskaldun askorentzat. Familian, herrian, intimitatean erabiltzekoa ( Eliza Katolikoa salbuespen). Administrazioan, Unibertsitatean edo eskolan ez zen erabiltzen. XXI  mendean, historian inoiz ez bezala, espazio horietan euskara ia normaltasunez ezarri da. Ez ote da orain erronka justu kontrakoa ? Hau da, garai batean ukatzen zitzaizkion espazio horiek berak ez daitezen bihurtu euskeraren erabilera gune nagusi eta kasu batzuetan bakar ?  

 

Harkaitz Millán

Gipuzkoako PSE-EEko Euskara eta Kulturako Idazkaria